Elkartearen irudi aldaketari diogu

07/09/2012 | VSF- Justicia Alimentaria Global

Mugarik Gabeko Albaitariaken elkartearen irudi aldaketari ekin diogu. Ia 15 urtez, gure egungo irudia gurekin batera egon da eta Mugarik Gabe mugimenduaren baitako erakunde profesional gisa identifikatu gaitu. Gaur agurtzen dugun irudiak, bete du GGKEen sektore barruan gu ordezkatzeko funtzioa, hala nola landa-eremuan espezializaturiko GKE gisa bereiztekoa. Hemendik, gure eskerrik beroena irudi honi eta VSFren historian sinbolizatu eta laguntza emandako guztiei.

Hamarkada hauetan zehar, aldaketa sakonak egon dira ezagutzen dugun munduan, baita GGKEak mugitzen diren testuinguruan ere. Aldi berean, VSF aldatuz joan da, mundu mailako erronkei erantzuna emateko. Duela zenbait urte, lankidetza ulertzeko gure moduan aldaketa baten aldeko apustua egin genuen, helburu politiko baten zerbitzurako tresna gisa ulertuta: ElikaduraBurujabetza. Esparru honetan, gure ekintza eta ahaleginak nekazarien elkarteei indartzera bideratuta daude, gailentzen den nekazaritzako elikadura ereduaren kontrako borrokan.

MGAn ez dugu ahazten gure historia, baina ilusioz begiratzen diogu gure sektoreak aurrean duen etorkizunari, erronkaz eta aukeraz beteta. Nortasun aldaketa hau bere planteamenduez ziur baino ziurrago dagoen elkarte batena da, kanpo egoera zailak planteaturiko erronkei bere ideia, printzipio eta misioari uko egin gabe aurre egin nahi dion elkartearena. VSFk tinko jarraituko du nekazaritzako negozioaren boterearen kontrako borrokan, eta berretsi egiten du Munduko Iparraldeko eta Hegoaldeko nekazarien erakundeen aldeko babesa.

Apustu honek, naturaren, landa-munduaren koloreetan oinarrituriko logotipo baten forma hartzen du, Iparralde/Hegoalde ikuspegiez haragoko desberdintasunen gure ikuspegi globala transmititzen duena. Etengabe mugimenduan dagoen erakunde baten irudia da, gure jarduera garatzen dugun testuinguru aldakorraren eta erronken aurrean erreakzionatu nahi duenarena. Argazkia, gure siglei asmoen adierazpen bat erantsiz  osatzen da: HERRIEN BIDEZKO ELIKADURA

Territorio: